Alternative Division elkarteak antolatu du Osynth Eguna, bigarren urtez, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin. Iazkoan Beñat Gutierrez Arrieta taldekidea eta laguna gogoratzeko eta omentzeko baliatu zuten musika elektronikoaren bueltan ondutako jaia.
Waveratio 618, gobidatu nagusia
Zapatuan Waveratio 618 eta Alternative Krew arituko dira musika jartzen Maalako eszenatokian, 18:00etatik 24:00etara bitartean. Sutegixa Gaztetxeko sesioa gauerdian hasiko dute eta goizaldeko 06:00ak bitartean arituko dira musika jartzen hiri DJ: Christian Bonanata, The Zenobit3 eta Waveratio 618.
Aurtengo kartelburua Matteo Manfellotti musikari eta soinu ingeniari italiarra da, Waveratio 618 proiektuaren sortzailea, alegia. "Batzuek diskoak ipintzen dituzten bitartean, beste batzuek gai dira beren eskuekin soinua egiteko. Horien artean dago Matteo Manfellotti, alias Waverati 618: soinu-ingeniaria, biniloari leiala kabinan eta baita zuzeneko artista ere. Hori guztia eta gehiago da Manfellotti. Saio bakoitzari izaera gordin eta organikoa ematen dion ikuspegi analogikoa dauka", azaldu dute italiarraz antolatzaileek. Elgoibarren zuzeneko formatuan arituko dela aurreratu dute: break, EBM, electro, techno eta acid house estiloak uztartuko dituen emanaldian.
