Mintxetako muskulazio gelako makinak erabiltzen erakusteko saio bereziak antolatu dituzte

Asier Orbea Ostolaza

Berritu berri duten Mintxetako gimnasioan dauden makinetako batzuek. Elgoibarko Udala.

Muskulazio gelako makinak nola erabiltzen diren ikasteko hamar saio eskainiko dituzte, bost egunetan.

Berritze eta handitze lanak bukatu ostean, joan den irailaren 1ean zabaldu zuten Mintxetako muskulazio gela berritua. Elgoibar Kirolako arduradunek azaldu dutenez, muskulazio gela berriro zabaldu dutenetik izaten ari den arrakasta ikusita, eta hainbat erabiltzailek egin dizkieten eskaerei erantzunez, muskulazio gelan dituzten makinak nola erabili daitezkeen erakusteko saio bereziak antolatu dituzte, Elgoibar Kirolak-eko abonatuentzako. Doako saioak izango dira. 

Saioren batean parte hartzeko Elgoibar Kirolak-eko abonatua izan behar da. Pertsona bakoitzak saio bakarrean parte hartzeko aukera izango du, eta plaza mugatuak izango dira, talde bakoitzean gehienez zortzi pertsona. Izen-ematea  Olaizaga edo Mintxetako Harreretan egin daiteke aurrez-aurre, edo honako helbide hauetara mezua idatzita: olaizagakiroldegia@elgoibar.eus edo mintxeta@elgoibar.eus

Hamar saio guztira

Mintxetako muskulazio gelako makinak nola erabiltzen diren ikasteko hamar saio antolatu dituzte, honako egun eta orduetan:

Irailak 21 eta 28:

  • 11:00 50 urtetik gorakoentzat
  • 15:00 50 urtetik beherakoentzat

Irailak 23 eta 30:

  • 11:00 50 urtetik beherakoentzat
  • 15:00 50 urtetik gorakoentzat 

Irailak 25:

  • 17:00 50 urte gorakoentzat 
  • 18:00 50 urte beherakoentzat