Udaletik jakitera eman dutenez, semaforoek trafikoaren antolaketa hobetuko dute eta oinezkoen eta ibilgailuen arteko segurtasuna nabarmen handituko dute inguru horretan. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean lizitatu ditu semaforoak jartzeko lanak; Girder eta Sener enpresen proiektuan oinarrituta, eta lizitazioa eskuratu duen Otegi Gaztañaga S.L. enpresak exekutatuko ditu lanak, 166.974,14 euroko aurrekontuarekin (BEZa gabe). Hamabi astean gauzatu beharko dituzte lanak.