Egur arte tailerrekoen horma irudiak, autopistako zubipea dotoretzeko

Asier Orbea Ostolaza

'Arteak elkartzen gaitu' lelopean, bi horma irudi margotu dituzte Egur arte eskolako ikasleek Basarte eta San Roke artean dagoen autopistako zubipean.

Elkarren parean margotu dituzte horma-irudiak, elkarren osagarri, elkarrizketan, bakoitza zutabe batean. Neska nerabe dozena bat aritu zen horma irudiok margotzen uda. Aurrez beste horma irudi batzuek dauden tokian egin dituzte.