Markel Kerexeta txapeldunorde Urretxuko xake txapelketan

Asier Orbea Ostolaza

35 xakelari lehiatu ziren zapatuan Urretxun, Santa Anastasia jaien barruan jokatu zuten Urretxuko Xake Txapelketan, eta bigarren postua eskuratu zuen Elgoibarko Zubiondo taldeko Markel Kerexeta Zabalak.

Sei erronda jokatu ostean, Bilboko Conteneo klubeko Juan Manuel Ruiz Abad xakelaria gailendu zen, 5 puntu eskuratuta. Txapelketa irabazteko faborito nagusiena zen Ruiz Abad, hark baitzuen ELO puntuaziorik altuena partaideen artean. 2.233 puntu ditu FIDE nazioarteko xake federazioaren sailkapenean. Markel Kerexetak 1.875 puntu ditu, partaideen artean bosgarren puntuaziorik handiena, baina haien aurretik sailkatu zen. Irabazleak adina puntu eskuratu zituen Kerexetak, bost puntu. Beasaingo Alfil taldeko Sergio Bellosillo Perez sailkatu zen hirugarren postuan, 4,5 punturekin. (sailkapenak)

Nagusien txapelketako lehen sailkatuak goian, eta umeen eta nagusien lehietako irabazleak gorago. Arg: Otamotz eta Zubiondo.