Orain dela hamar bat urte jarri zuten martxan Elgoibarko Isiltasunaren Eskola, eta, ordutik, gogoetarako eta hausnarketarako biltzen da herritar talde bat, hilero, Jose Cruz Igartua apaizarekin. Kanpokoa ikusteko lehenengo barrura begiratu behar dela diote ekimenaren arduradunek, eta horretan saiatzen dira; alegia, norberak barruan duen hori ezagutzen.
Elgoibartarrak egitasmo horretara batzeko bigarren deialdia egin nahi dute orain eskolaren sustatzaileek. Horretarako, eskolaren jarduna eta helburuak azaltzeko bilera egingo dute irailaren 25ean, musika eskolako auditoriumean, 18:00etan. Deialdi irekia da hori, eta herritar ororentzako dago zabalik. Informazioa ematea izango du helburu bilera horrek, eta ahalik eta herritar gehien batzea nahi dute eragileek.