2026/10/14 21:00
Italia 2025 / Francesco Sossai / 98 min.
Momentuko bultzadak gidatuta, Carlobianchik eta Dorianok, bi lagun beteranok, Giulioren errutina zapuzten dute. Giulio arkitekturako ikasle gazte eta lotsatia da, eta bere lekua bilatzen du munduan. Horrela, ustekabeko hirukoteak bidaia bat egiten du Veneziako lautadetan, gehiegikerien, berraurkikuntzen eta errebelazio txikien artean, bere ziurtasun guztiak frogatuko dituena.