Anbulatorio aurrean egingo dute elkarretaratzea, eguaztenean, 12:00etan, Osakidetzari eskatzeko Elgoibarko anbulatorioa asteko zazpi egunetan eta eguneko 24 orduetan zabaldu dezala.
Plataformako arduradunek adierazi dutenez, Osakidetzaren egoerak hobera egin beharrean okerrera egin du, eta lehen baino okerrago dago: "Ebakuntzetan, probetan eta bestelako zerbitzuetan atzerapenak pilatzen jarraitzen dute, eta begi-bistakoa da inor ez dagoela egoera horrekin gustura: ez profesionalak, ezta erabiltzaileak ere". Egoera horren harira, inoiz baino beharrezkoago ikusten dute herritarrak protestara batzea; beraz, elkarretaratzean parte hartzeko dei egin diete.