Elgoibarko Udal Musika Bandaren kontzertua, domekan

Asier Orbea Ostolaza

Udako etenaren ostean, hileroko kontzertua emango du Elgoibarko Udal Musika Bandak domeka honetan, hilaren 27an, Herriko Antzokian (12:30).

Gorka Mujika Urain zuzendari dutela bost pieza joko ditu bandak, honakoak: 

  • En marcha al cine (Larry Clark)
  • La leyenda del beso (Reveriano Soutullo eta Juan Vert)
  • Abracadabra (FrankTicheli)
  • Zorba el griego (Mikis Theodorakis)
  • Soñad el mar (Manuel Morales)
  • Do-Re-Mi (Richard Rodgers)

Goizean, Diana joko dute herriko dultzaineroek. 10:00etan hasiko dute Elgoibarko kaleetan barrena egingo duten kalejira.