Ezohiko bisitariak gerturatu dira gaur Elgoibarrera. Herrigunetik oso gertu ikusi da hegan putre talde bat, eta herritar batek Urazandin bertan grabatu du putre bat, etxebizitza bateko teilatu batean. Gertaerak ikusmina eta harridura sortu du herritarren artean.