Stock azoka eta ginkana antolatu ditu Txankakua merkatari elkarteak urrirako

Asier Orbea Ostolaza

Herriko merkataritza sustatzeko bi ekimen antolatu ditu Txankakuak hilabete honetarako: udazkeneko ginkana eta stock kale azoka.

Urriaren 5ean abiatuko dute udazkeneko ginkana, eta izena eman duten Txankakuaren sei dendatan egin beharko dituzte erosketak herritarrek, urriaren 31ra bitartean. Erosketa bakoitzeko zigilu bat jasoko dute, eta kartila betetzen dutenean, elkarteko dendaren batean entregatu beharko dute, norberaren datuak jarrita. Zozketa azaroaren 4an egingo dute, eta 5.000 euro banatuko dituzte saritan: 500 euroko bi sari eta 200 euroko hogei. 

Stock azoka 

Udazkeneko ginkanaz gain, stock azoka ere egingo du elkarteak aste honetan. Urriaren 1etik 3ra bitartean -ostegunetik zapatura- kalera aterako dituzte dendek euren produktuak, eta herritarrek merkeago erosteko aukera izango dute.
Parte hartuko duten Txankakuako 24 establezimenduek denda atarira aterako dituzte beren produktuak aipaturiko hiru egunetan, ondorengo ordutegian: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara lehen bi egunetan, eta 10:00-13:00etara zapatuan.

Stockean dituzten produktuei bide emateko modua da dendarientzat, eta herritarrentzat, aldiz, produktuak merkeago erosteko. Elkarteak herrian erostea saritu nahi du, eta denda txikietan erostearen garrantziaz kontzientziatu nahi ditu herritarrak. Gainera, erosketak egiten dituzten herritarren artean 400 euro zozkatuko dituzte, 100 euroko erosketa bonotan. Astelehenean jakinaraziko dituzte irabazleak. 

Hona azokan stock azokan parte hartuko duten 24 establezimenduak: