Ohi moduan, Mintxeta tabernan jokatuko dute txapelketa, suitzar erara, zazpi errondatan: Urriaren 13tik azaroaren 29ra bitartean.
Izena emateko interesa dutenek udaberrimintxeta1@gmail.com helbidera idatzi behar dute mezua. Izen ematea doakoa da. Txapelketan parte hartu ahal izateko, 2012 aurretik jaioa izan beharko da.
Izena ematen duten xakelarien arteko partidak edo parekatzeak FIDEk homologatutako software baten bitartez egingo dituzte. Elkarren aurka jokatu behar duten xakelariek astebeteko epea edukiko dute partida jokatzeko. Eguna eta ordua beraien artean adostu beharko dute. Akordio batera ailegatu ezean, partida aste horren barruko igandean jokatu beharko dute nahitaez. Bietakoren bat agertzen ez bada, galdutzat emango diote partida hori.
Iazkoan, garaile bat eduki beharrean bi eduki zituen txapelketak: Markel Kerexeta elgoibartarra eta Andres Perez azpeitiarra.
Erronden egutegia:
- 1 .erronda: Urriak 13-18
- 2 .erronda: Urriak 19-25
- 3 .erronda: Urriak 26 Azaroak 2
- 4 .erronda: Azaroak 2-8
- 5 .erronda: Azaroak 9-15
- 6 .erronda: Azaroak 16-22
- 7 .erronda: Azaroak 23-29