Horren ordez, astelehena Ikuslearen Eguna izango da, eta egun horretan sarrerak 3 euro balioko du. Ohiko zinema-emanaldietan, bestalde, tarifa arrunta 5 eurokoa izango da, baina sarrerak online erosten dituenak 4,5 euro ordaindu beharko ditu. 65 urtetik gorakoentzako sarrerak 3 euro balioko du. Umeentzako zinema-emanaldietan 3 euro ordainduko dituzte umeek, eta helduek, 5 euro.
Ikuskizun eszenikoak
Antzerkien eta gainerako ikuskizun eszenikoen sarrera arruntak 8 euroko prezioa izango du, baina jubilatuek eta gazte txartela dutenek 3 euro ordainduko dituzte. Umeen emanaldietan 3 eurokoa izango da haientzako sarrera, baina helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte.
Sarrerak online erostea sustatu nahi du Udalak, eta, horretarako, www.herrikoantzokia.eus ataria erabili behar da.