Kirol ikastaroen eskaintza zabaldu du Elgoibar Kirolakek urrirako

Asier Orbea Ostolaza

Spinning saio bat. Elgoibar Kirola.

Irailean harrera "oso ona" eduki dutela ikusita, kirol ikastaroetako taldeeen eskaintza eta ordutegiak zabaldu ditu Elgoibar Kirolakek.

Elgoibar Kirolakeko (lehenago Elgoibarko Udal Kirol Patronatua zena) arduradunek azaldu dutenez, 858 ikaslertekin abiatu dute ikasturtea irailean. 

Urritik aurrera eskainiko dituzten ordutegi eta talde berriak honako hauek dira: 

  • Spinning, astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etan
  • Aerobika uretan, astearteetan eta ostegunetan 19:00etan 
  • Eskalada, astelehenetan 20:00etan 
  • Indarra 60+ programan, astearteetan eta ostegunetan, 10:10ean, eta astelehenen eta ostegunetan 17:00etan talde berriak eskainiko dira. 
  • Zumba, astelehenetan eta asteazkenetan 18:50ean talde berri bat eskainiko da.

Informazio gehiago edo izena emateko, Elgoibar Kirolarekin harremanetan jar daiteke Olaizaga Kiroldegiko harreran, olaizagakiroldegia@elgoibar.eus helbidean edo 943 744 415 telefono zenbakira deituz.