Harro2: June Loidi eta Julen Urruzola

Asier Orbea Ostolaza

Elgoibar makina erremintaren hiriburu bezala ezagutzen dugu. Eskubaloian ere, makina bikainak sortzen ditu! 

Bi makina hauek -June Loidi eta Julen Urruzola- nola fabrikatu ziren jakin nahi? 

Matx.eus euskarazko tokiko kirolaren sare sozial komunitarioa da, non tokiko komunikabide ugarik parte hartzen dute, tartean BARRENAk. Harro2 izeneko bideo sailean harrobiaz harro egoteko motibo mordoa daudela erakutsi nahi izan dugu. 

Harro2 ataleko beste hainbat bideo matx.eus-en ikus daitezke; oraingoz hauek: 

  • Mirari Uria (futbola) eta Manex Ansorregi (saskibaloia)
  • Irene Murua (saskibaloia) eta Ander Murua (pilota)
  • Aiara Agirrezabala (futbola) eta Jokin Altuna (pilota)
  • Estitxu Berasategi (eskubaloia) eta Aimar Zubeldia (txirrindularitza)