MEKA ikastetxea BARRENAkide egin da

MEKA lanbide ikastetxeko kideak. 

Elgoibarko MEKA Lanbide Eskola BARRENAkide egin da eta aurrerantzean komunitateko kide izatearen abantailak izango ditu. Ongi etorri batzen gaituen hedabidera!

Debabarreneko euskarazko hedabideari lagundu nahi dion erakunde/komertzio/elkartea BARRENAkide egin daiteke eta berak egoki irizten dion borondatezko diru ekarpena egin. Ordainetan, komunitateko kide izatearen abantailak jasoko ditu, besteak beste, ondorengoak: 

  • Erakundea Barrenaren laguntzaile gisa agertuko da publikoki, Barrena astekarian eta Barrena.eus webgunean.
  • Deskontuak izango ditu BARRENAren komunikazio zerbitzuetan.
  • Aukera izango du astekarian lan-deialdiak eta oharrak argitaratzeko.
  • Blog propioa eduki ahalko du Barrena.eus-eko blog komunitatean.
  • Agertuko da Debabarreneko online-gidan. 
  • Eta beste hainbat abantaila. 

Egin BARRENAkide eta batu batzen gaituen horretara. 

Informazio gehiago: barrena@barrena.eus helbidean.