Kirol taldetik nabarmendu dutenez, arrakasta hori jokalari, guraso eta zuzendaritza taldeko kideen elkarlanaren emaitza izan da. Eta, zehaztu dutenez, 150 lagun aritu ziren lanean hiru egunetan. Garagardoa litroka saldu zuten, eta edariarekin batera ukondoa, saltxitxak, eta oilaskoa zerbitzatu zituzten Maalako parkea hartu zuen azokan. Azokari amaiera, baina, paella jan baten bueltan eman zioten, domekan.
Produktuz betetako otarra ere zozkatu zuten azokarako txartelak erosi zituztenen artean, eta agertu da irabazlea: Igor Mugertza. Dagoeneko jaso du saria argazki-bilduma ikus daitekeen moduan.