Stock azokako zozketako irabazleen berri eman du Txankakuak

Ainhoa Andonegi Alonso

Stock azokan erosketak egin zituztenen artean erosketa bonoak zozkatu ditu Txankakua Merkatari Elkarteak, eta dagoeneko banatu ditu sariak. 

Joan zen asteburuan stock azoka egin zuen Txankakuak, eta elkarteko dendariek kalera atera zituzten stockean zeuzkaten produktuak, prezio merkeagoan. 

Egun horietan erosketak egin zituztenen artean ehun euroko lau erosketa bono zozkatu ditu elkarteak, eta hauek izan dira irabazleak: Begoña Juaristi, Judid Fabiola, Arantza Mugica eta Fatou Sarr. 

UDAZKENEKO GINKANA

Stock azokaz gain, urriaren 5etik martxan da udazkeneko ginkana. Ginkanan izena eman duten Txankakuaren sei dendatan egin beharko dituzte erosketak herritarrek, urriaren 31ra bitartean, zigilu-kartilla betetzeko. Erosketa bakoitzeko zigilu bat jasoko dute herritarrek, eta kartila betetzen dutenean, elkarteko dendaren batean entregatu beharko dute, norberaren datuak jarrita.

Zozketa azaroaren 4an egingo dute, eta 5.000 euro banatuko dituzte saritan: 500 euroko bi sari eta 200 euroko hogei.