Ibilbide luzean (23,4 km.) lehiatu ziren 130 lagun, eta motzean (13,5 km.) gainerako 246 partaideak. Ibilbide luzekoan Aritz Egea eta Mayi Mujika izan ziren azkarrenak.
Etxean lehiatu zen Mujika, ondo ezagutzen dituen mendi bideetan, eta garaipena eskuratu zuen emakumezkoetan, 02:21:41eko denbora eginda. Hamabost segundoko aldea atera zion bigarren postuan sailkatu zen Adirane Peñagarikano urretxuarrari. Hamabost minutu baino gehagora helmugaratu zen hirugarren sailkatua, Miren Goikoetxea urnietarra (02:36:07).
2026ko Goierri Kopa Trail txapelketako azken proba puntuagarria -11 jokatu dituzte guztira- izan zen III. Korosti Trail mendi lasterketa.
Lasterketako argazkiak goierri.hitza.eus

