Eskubaloia gertutik ezagutu dute Elgoibarko Eskola Kiroleko neska-mutilek

Asier Orbea Ostolaza

Eskubaloiari eskainitako jardunaldia antolatu zuen zapaturako Elgoibarko Eskola Kirolakek, eta Ikastolako eta Herri Eskolako 78 eskola umek hartu zuten parte.

Eskubaloia gaztetxoei ezagutzera ematea zen jardunaldiaren helburua, kirol-balioetan oinarritutako saio dinamiko baten bidez, hau da, elkarlana, errespetua eta kirolarekiko gozamena ardatz hartuta, antolatzaileen berbetan. Ekimena hainbat eragileren artean antolatu zuten: Elgoibar Ikastolak, Elgoibarko Herri Eskolak, Trintxurreta K.Z. elkarteak, Elgoibar Kirolak, Sanlok, Elgoibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. 

Elgoibarko Eskola Kirolak eskerrak eman dizkio Sanlo kirol taldeari jardunaldian parte hartzeagatik eta bere ezagutza eta esperientzia udalerriko haurrekin partekatu izanagatik. "Horrelako kolaborazioek Eskola Kirolaren eskaintza aberasten dute eta txikienei kirolaz ikasteko eta gozatzeko aukera bereziak eskaintzen dizkiete", adierazi dute.

Argazkiak: Elgoibar Kirola