'Madness' antzezlana taularatuko du Yllanak Elgoibarko Herriko Antzokian

Asier Orbea Ostolaza

Madrilgo Yllana antzerki konpainiak urtero egiten du bisita Elgoibarrera, kartelean dituzten antzezlanetako bat taularatzera. Aurten Madness komedia musikalarekin etorriko dira, barikuan.

Madness antzezlana Yllana konpainiaren antzerki-maisutasunaren eta Prímital Brothers taldearen ahots-birtuosismoaren arteko fusioaren emaitza da.

Madness sistemaren bazterretako bizitzari buruzko komedia musikala da. Horrela azaltzen dute haien lana: "Ikuskizun ahaztezina, barregarria bezain hunkigarria, gogoeta eta barre egitera eta erokeriarik dibertigarrienean barneratzera daramana. Yllanak eta Prímital Brothersek, indarrak batuta beste behin ere, esan nahi dugu teknologia mitologia berria dela, eguneroko bizitza zoramena dela, barrea sakratua dela eta a cappella kantua gizadiaren aingura dela".

19:00etan hasiko da ikuskizuna (90 minutu). Sarrerak herrikoantzokia.eus webgunean edo txarteldegian erosi daitezke, 8 euroan (Gazte-txartelarekin: 3 € eta 65 urtetik gorakoak: 3 €)

Fitxa teknikoa:

  • Jatorrizko ideia: Yllana, Primital Brothers. 
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Joe O’Curneen. 
  • Musika konposizioa eta konponketak: Santi Ibarretxe. 
  • Musika zuzendaria: Manu Pilas. 
  • Interpreteak: (txandaka) Íñigo García Sánchez, Pedro Herrero, Adri Soto, Manu Pilas, Sam Gómez. 
  • Eszenografia diseinua: Marcos Carazo. 
  • Argien diseinua: Lola Barroso. 
  • Soinu diseinua: Mario Páramo. 
  • Teknikariak biran: Álex Vela, Carlos Andrés Mozo. 
  • Jantzien diseinua: Tatiana de Sarabia. 
  • Koreografoa: Carlos Chamorro. 
  • Ikus-entzunezko diseinu eta errealizazioa: Leo Lapeña.