2026/11/12 19:00

Udazkeneko mendi emanaldia

Udazkeneko mendi emanaldia
Kultur Etxea, Elgoibar

Igone Mariezkurrenak (Pasai Donibane, 1985) 'Kangai mendietatik Altai magalera, Mongolia txirrindaz' izeneko solasaldia emango du azaroaren 12an, ostegunez, Kultur Etxean (19:00). Kazetari eta antropologoa izateaz gain, abenturazalea ere bada Mariezkurrena, eta orain hiru urte ere hartu zuen parte mendi emanaldien ziklo honetan, orduko hartan Islandiako Westfjords eskualdean barrena bizikletaz eginiko bidaia izan zuen hizpide. Oraingoan Mongoliako estepan eta basamortuan bizikletaz eginiko ibileren berri emango du.