Urrezko ezteiak bete dituzten hamahiru bikote omendu dituzte Elgoibarko Adinekoen Hilabetean

Asier Orbea Ostolaza

Urria Adinekoen Hilabetea izaten ari da Elgoibarren, eta horren barruan aurten urrezko ezteiak ospatzen dituzten bikoteak omendu zituzten, elkarrekin 50 urte edo gehiago daramatzatelako.

Barikuan Jubilatuen Biltokian egin zuten 80 urtetik gorakoen bazkarian jaso zuten aitortza hamahiru bikoteek. Aurtengoan, 1976. urtean ezkondu ziren bikoteak ziren aitortza jaso zutenak, honako hauek:

  • Casimira González eta Francisco Antonio Moreno
  • María Victoria Aguirregomezcorta eta José Luis Garaizabal
  • Maria Mercedes Mujika eta José María Zubia
  • María Raquel Martínez eta Agustín Prado
  • Consuelo Prieto eta Eduardo Oteiza
  • Amaia Escudero eta Juan Esteban Barrenetxea
  • María Isa Aizpurua eta Pello Arrieta
  • Magdalena Sánchez eta Rafael Furner
  • Mari Carmen Ansola eta Jesús Mari Iriondo
  • Mari Cruz Letona eta Pedro Mari Urquidi
  • Rosario Eizaguirre eta Elias Larrañaga
  • Mari Carmen Fernández de Jauregi eta Miguel Angel Mujika
  • María Milagros Sánchez eta Julio Diez

*Argazkiak: Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala

Toti Martinez de Lezearen hitzaldia

Amaitzear daude Adinekoen Hilabeteko ekintzak. Eguazten honetan, urriaren 28an, Toti Martinez de Lezea idazle ezagunak hitzaldia emango du Jubilatuen Biltokian, 17:00etan. Azkenik, eguenean txangoa egingo dute Nafarroa aldera, eta, besteak beste, Elizondo eta Bertiz bisitatuko dituzte.