Trenez joan ziren Zumaiaraino eta handik Zarautzeraino joan ziren oinez, txakolina egiteko erabiltzen dituzten mahastietan barrena, Kantauri itsasoa alde batera, eta Erlo eta Ernio mendietako bistak beste aldera zituztela. "Eguraldi eguzkitsua lagun, mahasti eta paraje ederretan hiru bat orduko mendi buelta egin ondoren ailegatu ginen Zarautzera. Bista zoragarriak ikusi eta lagunarte bikainean igaro genuen goiza", azaldu dute antolatzaileek.
Zazpi irteera
Denboraldi honetarako zazpi mendi irteera antolatu dituzte.
- Bigarrena azaroaren 15ean egingo dute Elosutik Pol-Polera, Karakate-Irimo mendilerroan barrena.
- Hirugarren irteera urtarrilaren 24an izango da, Deba eta Mutriku artean, Kalbario gainetik igarota.
- Laugarren mendi irteeran Eibarko Urko mendira igoko dira Ixuatik abiatuta, otsailaren 21ean.
- Bosgarrengo irteeran Irimo mendira igoko dira Urretxutik. Martxoaren 7an izango da.
- Seigarren irteeran, apirilaren 11n, Erlo mendira igoko dira.
- Azken irteera Morkaiko Egunaren baitan egingo duten Itzulitxoa izango da, maiatzaren 8an.