Debabarreneko orkestrak Elgoibarren eman duen kontzertua, irudietan

Asier Orbea Ostolaza

Eskualdeko musikariz osatutako Debabarreneko orkestra sinfonikoak kontzertua eman zuen domekan, Elgoibarko Herriko Antzokian.

Orkestra honek 2016an hasi zuen bere ibilbidea, eta Eibarren estreinako kontzertua egin ondoren Elgoibarren ere jo zuten urte hartako maiatzean. Harrezgero, gehiagotan ere jo dute Elgoibarren -sei bat alditan guztira-, azkenengoz 2024an. 

Iñigo Cearsoloren zuzendaritzapean, 22 musikari izan ziren oholtzan domekako kontzertuan, eta zazpi pieza jo zituzten. Hona horietako baten zatitxoa, bideoan, hain justu ere Karl Jenkins konposatzailearen Palladio abestia:

*Argazkiak: Jose Ramon Cabrera

*Bideoa: Dbos orkestra