Leku berrian, baina aldarrikapen bera plazaratu dute 24/7 Plataformakoek

Asier Orbea Ostolaza

Azken urteetan anbulatorio aurrean egin duten protesta kokapen berrira eraman dute gaur 24/7 Plataformakoek, Kalebarren plazara, hain justu osasun zentro berria eraikiko duten lekura. 

Elgoibarko 24/7 Plataformak urteak daramatza anbulatorioko larrialdi-zerbitzua eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan martxan egotea eskatzen, eta kokapen berrian ere eskaera horiexei eutsi diete. Eskatu dute osasun-etxea pandemia aurreko ordutegira itzultzea. 
Kartel berriak ere estreinatu dituzte plataformakoek, eta horiek egiteko materialaren gastuetarako borondatezko ekarpenak egiteko eskaera ere egin diete bildutakoei.