Kexak eta eskariak

Baserri bideetan egingo dituzten asfaltatze lanak errespetatzeko eskatu dute

Asier Orbea Ostolaza

Azkenengo aldian gertatu zena ez errepikatzeko, -bizikleten gurpilen orbana betikotuta geratu zen (ikus irudian)- zolatze lanak errespetatzeko eskatu dute Aiastiako baserritarrek.

Azaroaren 2an hasiko dituzte baserri bideak porlanarekin zolatzeko lanak, hain zuzen Borrajen eta Uba Txiki baserri inguruko errepideetan egingo dituzte lanok. "Bidea asfaltatzera doazela-eta, eskertuko genuke lanok errespetatu, eta zorua erabat lehorra egon arte gainetik inor igaroko ez balitz. Azkenengo aldian begibistakoa den marka laga zuten bizikleta gainean pasa ziren bi lagunek", azaldu dute inguruko bizilagunek.