Ramiro Pinillaren Las ciegas hormigas eleberrian oinarritutako filma da Igor Legarretak ondu duena, eta honela dio sinopsiak: Bizkaia, 1930. Denborale gogor baten ondorioz, barnean tonaka ikatz dituen itsasontzi ingeles bat hondartu egin da. Gauean, Algortako herritarrak kostaldean bildu dira urre beltza erreskatatzeko. Sabas Jauregik zorte-kolpetzat jotzen du jazoera; Josefak —Sabasen emazteak—, berriz, seinale txartzat. Josefaren erreguei jaramonik egin gabe, Sabasek ekaitzera eramango ditu semeak. Familiak pentsaezina egingo du negu gorritik salbatuko dituen ikatza babesteko... edo betiko kondenatzeko. (filmaren kritika zinea.eus atarian)
INURRI ITSUAK (+12 urte 125´), Elgoibarko Herriko Antzokian, euskaraz
- Urriak 30 ostirala (VO azpitituluekin),19:00
- Urriak 31 zapatua (VO azpititulu gabe),19:00 // 22:15
- Azaroak 1 igandea (VO azpitituluekin),19:00
- Azaroak 2 astelehena (VO azpitituluekin), 21:00