Azaroaren 2an hasiko da Bizi bizixa bono kanpaina, eta horri esker, herritarrek deskontuak izango dituzte kanpainara batu diren establezimenduetan. Aurten, 45 izan dira.
Kanpaina honetan 30.000 euro inbertituko ditu Udalak eta 4.000 bonu komertzial
jarriko ditu komertzioen eskura. Herritarrek %25eko deskontua izango dute egindako erosketetan.
Bonuak saltokietan erosi beharko dira erosketa egiten den unean. Gastuak 5 eurokoak izan behar dira gutxienez, eta 60 eurokoak gehienez.
Deskontuak:
• 5 €-ko erosketa eginez gero, Udalak 1,25 €-ko dirulaguntza ematen du.
• 10 €-ko erosketa eginez gero, Udalak 2,5 €-ko dirulaguntza emango du.
• 20 €-ko erosketa eginez gero, Udalak 5 €-ko dirulaguntza emango du.
• 30 €-ko erosketa eginez gero, Udalak 7,5 €-ko dirulaguntza emango du.
• 60 €-ko erosketa eginez gero, Udalak 15 €-ko dirulaguntza emango du.
Bonuak azaroaren 30era arte trukatu ahal izango dira parte hartzen duten dendetan, betiere dendak data horretara arte bonuak baditu eta merkataritza establezimenduetan erabili badaitezke.
4.000 bonuak modu ekitatiboan banatuko dira deialdi honetan parte hartzen duten establezimendu guztien artean.
Hauek dira parte hartuko duten establezimenduak:
- G&M Jantzi Denda
- Ainhoa
- Alire Estetika
- Farmazabal
- Biok Dekorazioa
- Astigarraga Gys Sport
- N1 en Zapatillas
- Cristina Garcia Estetika Integrala
- Idama ileapaindegia
- Iriondo Kirolak
- Pitxintxu
- Fadek Ileapaindegia
- Aramburu Bitxitegia
- Kima Bioestetika
- Kima Ileapaindegia
- Ecenarro
- Arauri Lurrindegia eta Estetika Zentrua
- Ipintza
- Masumis
- Zazpi Informatika
- Nalai Zapateria
- Olaia Martinez Estetika Zentroa
- Lete
- Alain Afflelou
- Sara Jantzi Denda
- Agurtzane Ileapaindegia
- Uzuri Optika Audio
- Surya belardenda
- Txillarre Ekodenda
- Iza'k Ileapaindegia
- Roteta Elektrizitatea
- Lagunak Textil
- Mara Oinetakoak
- Ongi Iturgintza eta Diseinua
- Lau Dekorazioa
- Meraki ileapaindegia
- Garate Jantzi Denda
- Decotena Koltxoi Denda
- Prest Tindategia
- Henko
- Donna Ileapaindegia
- Elisse Aesthetic Center
- Kala Loradenda
- Vinoteca Naiara