Hala, haur, nerabe zein familiek erabili ahal izateko moduko aisialdi gunea izango da zapatuetan eta domeketan, orain arte itxita egoten baitzen. Larunbat honetatik aurrera egongo da irekita: 09:00etatik 20:00etara larunbatetan zein igandetan.
Elgoibarko Udaletik jakinarazi dutenez, Amatau mobila elkartearekin elkarlanean sortutako ekimena da honakoa, Loratzen estrategiaren baitan, eta prebentziorako urrats bat gehiago dela azaldu dute. "Aisialdi osasungarrirako eta elkarbizitzarako guneak sortzea prebentziorako tresna garrantzitsua da. Horrenbestez, herrian haurrentzat eta nerabeentzat dauden aire libreko jolasguneen zerrendan bat gehiago izango da institutukoa aurreantzean. Zerrenda hori honakoek osatzen dute, besteak beste: Herri eskolako ataria, Basarteko skate park-a, Sallobente Ermuarango berdegunea, frontoiak, Mintxetako futbol zelaiak eta atletismo pista, parkeak IMHko tenis pista".
Udaletik zehaztu dutenez, herritarrek eginiko eskaera izan da jolaslekua asteburuetan zabaltzearena. Herrian aisialdirako gune gehiago behar zirela ikusita, Udalak eta Amatatu mobila elkarteak elkarrekin landu dute proposamena. "Helburua da haurrentzako eta nerabeentzako ingurune seguruak eskaintzea eta herrian aisialdirako gune ireki gehiago izatea".
