'Quo vadis, Ertzaintza' liburua aurkeztuko dute astelehenean Elgoibarren

Ainhoa Andonegi Alonso

Ahoztar Zelaieta 'Quo vadis, Ertzaintza?' liburuarekin. Arg: Naiz.

Quo vadis, Ertzaintza liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak astelehenean, azaroak 9, Elgoibarko Kultur Etxean. 

Ahoztar Zelaieta (Bilbo, 1972) euskal ikerketa-kazetari eta kriminologoa da, eta Euskal Herriko politika, instituzioetako ustelkeria, klientelismoa eta gizarte-gai ilunak sakonki aztertzeagatik da ezaguna. Duintasuna taldearen eskutik iritsiko da datorren astean Elgoibarrera, eta idatzi duen azken liburua aurkeztuko du: Quo vadis, Ertzaintza? Anatomía de una deriva ultra (2026). Ertzaintzaren barruan ultraeskuinaren eta muturreko diskurtsoen hazkundea aztertzen duen lana da.

Kultur Etxeko –Altzolatarren dorretxea– hitzaldi gelan izango da aurkezpena, astelehenean, azaroak 9, 18:30ean.