Autobus geltoki berriak jarri dituzte Arriaga auzoan

Ainhoa Andonegi Alonso

Gipuzkoako Foru Aldundiak bi autobus-geraleku egokitu ditu Arriaga auzoan, N-634 errepidean.  Errepidearen zentzu bakoitzean geltoki bana jarri dute.

Arduradunek adierazi dute esku-hartzeari esker, espazio "seguruagoa eta irisgarriagoa" dela orain. Izan ere, trafiko handiko gunea da hori, industriagune eta enpresa handiak kokatzen dira inguru horretan eta, A8 autobiderako sarbidea ere bertan dagonez, eguneko ordu jakin batzuetan   auto ugari pilatzen dira. 

Segurtasun handiagoa 

Autobus geltoki berriak egiteko lanak irailean hasi zituzten, eta  212.746,41 euroko aurrekontua izan du. Geltokiak egokitzeaz gain, oinezkoentzako bidegurutzea ere jarri dute, semaforoekin. Horri esker, autobuseko erabiltzaileek errepidea segurtasunez zeharkatu ahal izango dutela adierazi dute Aldunditik.