Abdenduaren 3an desgaitasunaren nazioarteko eguna da, eta horren harira, informazio mahaia jarriko du Nuala elkarteak zapatuan, Lekuederren. 11:00etatik 14:00etara egongo dira (Euria egiten badu, Aita Agirreko arkupean), eta goiz osoko egitaraua antolatu dute: elkartearen jardunari eta eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko informazio-puntua, umeentzako jolasak eta produktuen salmenta izango dira. Helburua da desgaitasuna duten pertsonen egunerokotasuna ikusaraztea eta herritarrak sentsibilizatzea. Udalak ere bat egin du ekitaldiarekin, eta herritarrei parte hartzera deitu diete.