"Udalak ba al dauka Bolatokiko sekuoia erraldoia zaintzeko planik? Sekuoia erraldoia herri honek daukan zuhaitz berezienetakoa da, eta konturatu naiz lehortzen hasia dagoela. Pena izango litzateke hiltzea eta moztu behar izatea. Berandu baino lehen, neurriak hartu behar direla iruditzen zait".
Udalera jo dugu, eta erantzun hau eman digu Ion Zubiaurrek, Hirigintza arduradunak: "Udalak eskatu du dagoeneko zuhaitz horri buruzko informe tekniko bat, haren egoera zein den ezagutzeko eta, beharko balitz, pausoak emateko. Udalak, ez sekuoia bakarrik, baizik eta herriko zuhaitzak zaintzeko zerbitzua du, plangintza baten barnean. Lanketa horrekin jarraituko dugu".
1961. urtean landatu zuten bolatokiko parkean dagoen sekuoia erraldoia, Elgoibarko Zuhaitzak liburuaren egilea den Andoni Segundok hemen azaltzen duenez.
