'Mirariak' magia asteburua antolatu du Alain Zulaika magoak

Ainhoa Andonegi Alonso

Alain Zulaika magoak Mirariak izeneko magia ekitaldia antolatu du astebururako. Tailerrak eta mikromagia saioak eskainiko ditu. 

Gertuko magia izango du oinarri Mirariak izeneko magia egitasmoak. Alain Zulaika magoak antolatu du, eta zapatuan zein domekan eskainiko ditu magiarekin lotutako saioak. Orain dela bi urte antolatu zuen Alain Zulaika magoak Mirariak izeneko magia-jaia. 

Zapatu goizean hasiko da Mirariak jaia. Umeentzako tailerrak antolatu ditu, etxeko txikiak magian barneratu daitezen. Ordubete inguruko saioak izango dira, eta adin tarte bakoitzak berea izango du. Umeek hainbat truko ikasteko aukera izango dute. 

Domekarako, berriz, mikromagia ikuskizuna prestatu du. Talde txikitan eskainiko ditu magia saioak, gertutik eta objektu txikiekin eginak. 

Bai tailerretan eta bai mikro magia saioetan parte hartzeko izena eman behar da. Zulaikak aurreratu duenez saio gehienak beteta daude, baina oraindik geratzen da tarteren bat libre.