Udazkeneko Txankakuaren ginkanan saritutako 22 lagunek gaur jaso dute saria

Asier Orbea Ostolaza

Ginkanan sarituak izan diren herritarrak saria eskuetan dutela. BARRENA

Ginkana osatu zuten bezeroen artean 5.000 euro banatu ditu Elgoibarko Txankakua merkatarien elkarteak. 

Urriaren 5etik 31ra bitartean egin zuen Txankakuak udazkeneko ginkana. Ginkanan izena emandako Txankakuaren sei dendatan egin behar zituzten erosketak herritarrek, zigilu-kartilla betetzeko. Erosketa bakoitzeko zigilu bat eskuratu zezaketen, eta kartila betetzen zutenean, elkarteko dendaren batean entregatu behar zuten, norberaren datuak jarrita.

Ginkana osatu zuten bezeroen artean 5.000 euro banatu ditu merkatarien elkarteak, elkarteari atxikitako establezimenduetan gastatzeko erosketa-baleetan. Joan den azaroaren 4an egin zuten zozketa, eta saritutako 22 lagunek gaur jaso dituzte sariak: 500 euroko bi sari eta 200 euroko hogei sari.

Sarituen zerrenda: