Elgoibarko Galiza Etxeak antolatuta, Magosto jaia egingo dute, zapatu goizean, Maalako parkean. Galiziatik ekarritako 200 kilo gaztaina erreko dituzte danbolinetan, eta 11:30etik aurrera jateko prest izango dira.
Ribeiro ardoa dastatzeko, bestalde, 200 ontzi erosi dituzte. 2,5 euro ordaindu beharko dira ardoa eta gaztainak dastatzeko. Horrez gain, Galiziako produktuak ere jarriko dituzte salgai, besteak beste, likoreak, orujoa, txorizoa, txokolatea, eztia eta ardoa.
