'La bola negra' filma emango dute asteburuan Elgoibarren

Asier Orbea Ostolaza

'La bola negra' filmaren irudietako bat. (Filmaffinity)

Aparteko arrakasta izan du Los Javis bezala ezagun diren Javier Ambrossi (Madrid, 1984) eta Javier Calvo (Murtzia, 1991) zinegile espainiarrek ondutako La bola negra filmak. Elgoibarko Herriko Antzokian emango dute, barikutik astelehenera bitartean.

Federico Garcia Lorca poetak amaitu gabe lagatako lan batean oinarritutako filma da La bola negra (159 min). Hiru garai desberdinetako hiru gizonen bizitza interkonektatuak azaltzen ditu: sexualitatearekin eta desioarekin, minarekin eta herentziarekin estuki lotutako hiru existentzia, hain justu ere. (filmaren kritika zinea.eus-en)

Hainbat sari eskuratu ditu filmak: Donostiako zinemaldian Donostia Hiria Publikoaren Saria jaso zuen, zuzendari onenarena Canneseko zinemaldian, eta Oscar sarietarako hautagaia ere bada. 

La Bola negra filmaren emanaldiak Elgoibarko Herriko Antzokian (sarrerak aurrez erosteko herrikoantzokia.eus)

  • Azaroak 13 (ostirala): 19:00 
  • Azaroak 14 (zapatua) 19:00   
  • Azaroak 14 (zapatua) 22:15 
  • Azaroak 15 (domeka) 19:00 
  • Azaroak 16 (astelehena) 21:00