Debabarreneko 35 lagun ari dira aisialdiko begirale ikastaroa egiten

Ainhoa Andonegi Alonso

Debabarreneko Udalek antolatu dute begirale ikastaroa, eta 35 gaztek eman dute izena. 

Debabarreneko udalek antolaturiko Begirale ikastaroan 35 gaztek eman dute izena: 14 elgoibartar, 9 eibartar, 5 debar eta 3 itziartar eta beste 4 mendaroar.  Urrian hasi eta ekainean amaituko dituzte atal teorikoaren saioak (150 ordu guztira). Ikastaroa bukatzen dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulu ofiziala eskuratuko dute.

Saioak larunbatetan izango dira goiz eta arratsaldez Elgoibarren. Lehen saioa La Arboleda
aterpetxean egin dute eta ikastaroan zehar beste bi asteburu ere egingo dituzte aterpetxe
horretan. Ikastaroaren prezioa 286 €-koa da baina, udalen laguntzei esker, Debabarreneko ikasle
horiek matrikularen erdia ordaindu dute: 150 €.

Iaz ere, Debabarreneko 36 ikasle izan ziren begirale ikastaroa egin eta titulu ofiziala eskuratu zutenak.