Aitortza jaso dute Elgoibarko 23 odol-emailek

Asier Orbea Ostolaza

Domina jaso duten odol emaleetako batzuek zapatuan egin zuten aitortza ekitaldian. Arg: Elgoibarko Odol Emaleak.

Azken urtean odola eman duten aldiei dagokien domina jaso dute 23 lagunek Elgoibarren.

Elgoibarko Odol emaileen elkarteak banatu zizkien dominak urtebetean 25, 40, 50, 60, eta 75 aldiz odola eman duten lagunei. Joan den zapatuan egin zuten aitortza ekitaldia Jubilatuen Biltokian, odol ateraldiak egiteko erabiltzen duten tokian, hain zuzen ere.

Dominak banatzearekin batera, elkarteko arduradunek eskerrak eman zizkieten odol emaileei, "duten borondateagatik eta erakutsi duten eskuzabaltasunagatik". Era berean, Danobat kooperatiba eta Altzolako Urak enpresei ere egin zieten aitortza, ematen dieten laguntzagatik. Elkarteko arduradunek odola emateak gizarte osoarentzat duen "garrantzia eta onura" gogora ekarri dute omenaldi ekitaldi honen harira. 
Dominak banatu ostean giro alai eta politean eman zioten amaiera ekitaldiari, elkarrekin mokadutxoa janez.
Honakoak dira aitortza jaso zuten lagunak:

25 Odol emate

  • Ernesto Arrizabalaga Zubizarreta
  • Aitor Arruabarrena Gurruchaga
  • Miguel Correa Campon
  • Maria Ascension Feijoo Marquez
  • Maitane Gallastegui Zulaica
  • Aitor Garate Aramberri
  • Esteban Izagirre Uria
  • Maite Landaburu Azcarreta
  • Ivan Ondarza Asensio
  • Ivana Ortueta Zulaica
  • Ion Ulibarri Mantzizidor
  • Jose Manuel Vela Blazquez

40 Odol emate

  • Idurre Esnaola Aranguren
  • Inma Griñan Perez
  • Josune Larreina Igoa

50 Odol emate

  • Roberto Altzerreka Etxeberria
  • Jesus Arrieta Mendicute
  • Mikel Arzamendi Mugica
  • Miguel Angel Castro Garrues
  • Josu Mugica Lacha

60 Odol emate

  • Maria Teresa Gabiola Alcibar

75 Odol emate

  • Francisco Dieguez Gomez
  • Constan Nuñez Gañan