Udal informaziorako pantailak ipini dituzte Elgoibarren

Asier Orbea Ostolaza

Elgoibarko Udalak hiru pantaila informatibo jarri ditu, herritarrei agendako ekitaldien eta udal informazioren berri emateko.

Bi gunetan ipini dituzte, HAZen (Herritarren Arretarako Zerbitzua) bi pantaila eta bestea Aita Agirre Kulturguneko sarreran, harmailen ondoan.

Udaletik jakinarazi dutenez, pantaila horien bidez, herritarrei agendan dauden ekitaldien berri emango diete, eta baita Udalari buruzko beste hainbat informazio ere. "Helburua da herritarrengana gehiago hurbiltzea eta informazioa modu argiagoan, ikusgarriagoan eta eskuragarriagoan ematea, jende gehien pasatzen den lekuetan bertan".

Informazioa pantailen bidez ematearen ekimen hau probaldian dagoela zehaztu dute Udaletik. Horietan erakutsiko dituzten edukiak ere erabat zehazteke dituzte oraindik. Sistema egokitzeko eta beharrezko hobekuntzak egiteko baliatu nahi dute probaldia. Bitartean, herritarrek pantailen inguruko edo bertan eskainiko diren edukiei buruzko iradokizunak egin nahi badituzte, Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkez ditzakete. Laster jarriko dituzte martxan.

HAZ-eko erakusleihoan dago pantailetako bat eta barruan bestea. Udala.