Heldu dira umeentzako atrakzioak

Ander Gomez 2024ko abenduaren 4a

Oraindik ohe elastikoak plazan noiz jarriko zain daude Ermuko gaztetxoenak. Baina tiobiboa jarri dute jada eta, argazkian ikus daitekeen bezala, azken ukituak ematen ari dira txukun-txukun utzi eta gaur bertan martxan ipintzeko. Arratsaldeko 5ak aldera zabalduko dute leihatila eta, hilabetez, gira eta bira arituko haurrak zaldi, auto, motor, katilu erraldoi zein printze eta printzesen kalabaza-gurdi gainean igota.