Akerlei akademiako eskaparatea Bizkaiko bozkatuena

Ander Gomez 2025eko urtarrilaren 10a

Ermuko Gabonetako erakusleiho lehiaketa irabazi ostean, Bilboko Ganberak antolatutako Retail Sarien V. ediziora aurkeztu zen Akerlei Hizkuntza Akademia. Bizkaiko beste 335 establezimendurekin batera lehiatu da eta atzo ospatutako sari-banaketa ekitaldian publikoaren errekonozimendua jaso zuen: lehiaketaren web orriaren bidez boto gehien lortuta, Bizkaiko Erakusleiho Onenaren Saria jaso zuen Akerlei akademiak. Argazki-sorta: Drogetenitturri.


Argazkia: Akerlei akademia.