Sallabenteko gizarte-zentroan eman diren ekintza bandalikoak salatu ditu Udalak

Drogetenitturri 2025eko urtarrilaren 28a

Asteburuan Miguel de Unamuno gizarte-zentroko komunetan eman diren bandalismo ekintzak salatu eta gaitzetsi ditu Ermuko Udalak: "Onartezina da gizalege gabeko gutxi batzuek herritar guztiona den espazio bat kaltetzea". Instalazioak itxi dituzte aldi baterako eta berrirekitze data zehaztu barik dago oraindik.