Asier Gomez igerilariak Espainiako txapelketa irabazi zuen atzo

Ander Gomez 2025eko apirilaren 27a

Irabazi osteko argazkia, dominarekin, ikurriñarekin eta Tabira talde durangarraren Toad maskotarekin batera.

Asteburu honetan jokatzen ari da Spanish Spring Beach Cup-aren II. edizioa Santanderren. Atzo, surf igeriketaren kategoria absolutua jokatu zen eta Asier Gomez ermuarra izan zen helmuga gurutzatzen lehena. Albiste barruan podiumeko argazkia, urrezko domina jaso berritan; bukaeran, erlazionatutako edukietan, Drogetenitturri aldizkariko 339. zenbakian (abenduko alean) eginiko elkarrizketa. Argazkiak: Tabira.