Iparragirre kalea moztuta ibilgailuentzat

Ander Gomez 2025eko apirilaren 30a

Udal Brigada hondatuta dagoen Iparragirre kaleko barandaren zati bat kentzeko lanetan dabil. Kalea itxi dute eta, hortaz, San Isidro kalea ere blokeatuta geratu da ibilgailuentzat. Santa Ana parke alboko aldapa bakarrik dago zabalik eta, momentuz, Santa Ana kaletik jotzeko edo Abeletxetik buelta emateko aukera dago soilik.

*Eguneraketa: Kalea zabaldu dute jada.