Vertigo rock jaialdi arrakastatsua

Estibalitz González 2025eko maiatzaren 12a

Zeruko laino beltzei begira eman zuten atzo ikusleek eguna, baina eguerdi osteko trumoi eta zaparra mardulok kenduta, eguraldia formal ibili zen, jaialdiaz gozatzeko asmoz gerturatutako rockzaleen gozamenerako. Argazkiak: Araitz Barruetabeña eta Estibalitz González.

Antolatzaileek espazio desberdinetara zabaldu dituzte aurten ere kontzertu emanaldiak. Goiz eguerdian Komentukua kalea bete zen bateria, kitarra eta baxu doinuz, ikusle ugari gerturatuz bertoko zein kanpoko. Ez zen gutxiagorako izan Martxoaren 8a plaza arratsaldeko maratoian eta gaueko kontzertuak gogotsu laga zituen Kardinal Orbe bete zuten ikusleak.