Txindurriren 50. urteurreneko dantza-erakustaldia bideoan

Ander Gomez 2025eko ekainaren 9a

Asteburu osoa dantzan eman zuten arren, atzo eguerdian egin zuten erakustaldi nagusia Txindurriko kideek. Txistulariek girotu zuten San Pelaiorako kalejira. Bertan, gazte zein beterano, 200 dantzaritik gora atera ziren plazara, eta beste hainbeste herritar gerturatu ziren ikuskizunaz gozatzera eta taldeari babesa ematera, beste 50 urtez dantzan jarrai dezaten. Argazkia: Mónica Nieto. Bideoa: Ander Gomez.