Artez betetako margolanak

Estibalitz González 2025eko ekainaren 17a

Berrogeita hamaika mihise zuritan, akuarelak, olio-pinturak, akrilikoak, ikatz-ziriak, espraiak, pastelak… igandean aire zabalean izandako pintura lehiaketak margotze teknika desberdinak atera zituen kaleetara.

Margolanen kalitatea baloratzea egokitu zitzaien epaimahaikideen esanetan, irabazleak aukeratzea ez zen erabaki erreza izan: kalitate handiko lanak aurkeztu zituzten, oso ondo marraztuta, konposizio modernoekin, kolore aukeraketa anitzekin eta teknika eta material desberdinak erabilita. 

Lainopeko eguna izatean, eguzkiak sortzen dituen argi eta itzal aldaketa bakoa izan zen, kontraste gabekoa eta epaimahaiak baloratu zuen haiek propio sortzeko artisten ahalegina ere. 

Gazteen artean eta adinean aurrera joan ahala, eboluzio interesgarria somatu zuten epaimahaikideek: esaterako kolore trantsizioetan, bolumenei emandako garrantzian, perspektibak sartzeko egindako apostuetan… azken finean, hiru dimentsiotan pentsatzen eta horren ondorioz margotzen hasiak diren zantzuak nabaritzen zirelako euren lanetan. 

Erlazionatuak

Kolorez bete ziren erdiguneko bazterrak

Estibalitz González 2025 eka 17 Ermua