Gaur goizean, 11:00etan puntuan, Haurren Kontseiluak antolatutako txupinazoa egin dute Ermuko haur eta gaztetxoek, Santixauetako Umeen Egunari hasiera emanez. Hamaika kolorez tindatu dute plaza, baina baita euren buruak ere, argazkietan ikus daitekeen bezala. Argazkiak: Dorleta Vidal.